Deialdi honen xedea da laguntzak ematea desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortzen dituzten aktibo ez-korronteetako inbertsioetarako eta horiei lotutako laguntza teknikoetarako, gizarte-ekimenekotzat kalifikatutako eta inskribatutako enplegu-zentro berezietan, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoaren arabera (168/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak arautzen dituena).
Inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez (leasing) finantzatzen badira, diruz lagundu ahal izango dira, gehienez ere, enpresa errentatzaileari dirulaguntza justifikatzeko epea amaitu arte ordaindutako zenbatekoa, betiere kontratuan hura erosteko aukera jasotzen bada, bai eta kontratua gauzatzeko konpromisoa ere, bi alderdiek sinatuta.