1. artikulua. – Xedea.

Ebazpen honen xedea da enpresei, erakunde pribatuei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzak arautzea eta deialdia egitea, 2024an aholkularitza-enpresa homologatuak kontrata ditzaten, laguntza teknikoa eman dezaten emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko eta berdintasunerako plan bat diseinatzeko, bai barne-antolaketarako, bai zerbitzuak edo produktuak eskaintzeko.

Dirulaguntza honakoetara bideratuta dago:

Alde batetik, 10 eta 150 langile bitarteko plantilla duten erakunde eta enpresa pribatuei laguntza ematea, lehen urratsetan baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak behar badituzte, enpresaren barruan berdintasuna sustatuko duen kultura bat sar dezaten eta beren lehen berdintasun-diagnostikoak eta -planak egin ditzaten.

Era berean, plantillan gutxienez 10 pertsona dituzten eta aldez aurretik berdintasun-planak ezarrita dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei laguntzea du helburu, baldin eta arlo horretan indarrean dagoen legeriara egokitzeko betebeharra badute. Zehatzago, urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua (berdintasun-planak eta horien erregistroa arautzen dituena eta laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretua aldatzen dituena) indarrean jartzeak izango duen eraginari.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis erregimenari lotuta egongo dira laguntza horiek.

Laguntzaren PDFa