Helburua:
Adimen artifizialean oinarritutako merkataritza-zerbitzuak edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak babestea, demostrazio-efektua dutenak eta EAEn teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen dutenak
Erakunde onuradunak:
Proiektua garatzen den Euskadin jarduera-zentro bat duten pertsona fisikoak eta juridikoak (enpresaren tamaina edozein dela ere).
SPRI Erakundea
Diruz lagun daitekeen inbertsioa:
Gastu hautagarritzat hartuko dira aholkularitzarekin, garapenarekin, hardwarearekin, lizentziekin eta barne-gastuekin lotutakoak, baldin eta zuzenean lotuta badaude adimen artifizialeko teknologiarekin edo datuaren estrategiarekin.
- Datuaren estrategiari buruzko aholkularitza: kanpoko enpresa adituak eskatzailearen egoeraren diagnostikoa, datuaren gobernantza hobetzeko aholkularitza teknikoa eta adimen artifizial aplikatuaren erabilera-kasuen identifikazioa egiten dituen aholkularitzari lotutako gastuak baino ez ditu jasotzen. Horrela, proiektu honen emaitzak definitutako beste bi tipologien aurreproiektu gisa balio du.
- Datuaren estrategia:
- Business Intelligence: Aginte-taulak eta txostenak hedatzea, datuak ustiatu ahal izateko eta, horrela, erakundean erabakiak hartzen laguntzeko.
- Datuen arkitektura eta azpiegitura: datu-eredua diseinatzea eta datuak hartzeko, biltegiratzeko, aurreprozesatzeko, elkarreragingarritasunerako eta gobernatzeko behar den azpiegitura hedatzea.
- Adimen artifizial aplikatua:
- Computer Vision: algoritmoak eta irudiak prozesatzeko teknikak aplikatzea, objektuak edo pertsonak detektatzeko eta ezagutzeko hainbat jarduketa-eremutan.
- Kuantikoa: teknologia kuantikoa ikerkuntzan aplikatzea eta
adimen artifiziala, hala nola ikaskuntza automatikoko algoritmoak, sare neuronalak eta hizkuntza-eredu handiak (LLM). - Machine Learning eta Deep Learning: makinen ikaskuntza, ikaskuntza sakona barne,
aplikazio sorta zabala. - NLP: Hizkuntza naturalean testua edo hizketa prozesatu, aztertu eta sortu dezaketen algoritmoak garatzea dakarten hizkuntza-ereduak, hizkuntzen itzulpena, chatbotak, laguntzaile birtualak edo ahotsaren ezagutza bezalako aplikazioetarako.
- RPA: Lan-fluxuak automatizatzea edo erabakiak hartzen laguntzea.
- AA Sortzailea: Sare neuronal sortzaileak erabiltzen dituzten sistemak eta ereduak garatzea.
eduki berriak sortzea hainbat formatutan, hala nola testua, irudiak, bideoa edo audioa.
Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:
- Laguntzak onartutako gastuen % 50ekoak izango dira, eta gehienez ere 100.000 €emango dira enpresa bakoitzeko.
- Proiektuak hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean egin beharko dira, eta 2026ko martxoaren 31 baino lehen.
- 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera fakturatutako gastuak onartuko dira.
Laguntzaren artikulazioa: Ondoz ondoko konkurrentzia. (sarrera-ordenaren arabera)
Deialdiaren zenbatekoa: 5.000.000 €.
Epeak:
Eskaeren hasiera-data: | 2024/09/06 |
Eskaeren amaiera-data: | 2025/06/30 |
Proiektuak gauzatzeko data: | 2024/01/01 – 2026/03/31 |
BERANKORTASUN LEGE BERRIA:
Ordainketa-epeak bete behar dira berankortasunaren aurkako neurrien arabera (3/2004 Legea):
- Proiektuen fakturak 30/60 egunetan ordaintzea.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 30/60 egunetik beherakoa izango da.