Ebazpen honen xedea da Berdintasunaren aldeko 2023ko Emakunde Sariaren deialdia egitea. Sari horren bidez, publikoki nabarmendu eta aitortu nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoen, publiko zein pribatuen, jarduera, emakumeen lana eta ahalduntzea aintzatesteko alderdi esanguratsuak hobetzea ekarri duten ekintza, lan edo proiektuak eginez, edo beren ibilbidearekin Euskal Herrian emakumeen zeregina balioesten eta duintzen edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen nabarmen lagundu duten ekintza, lan edo proiektuak eginez.

Laguntzaren PDFa