(ASOZIAZIONISMOA ETA PARTE-HARTZEA) Dirulaguntzak, 2024ko ekitaldian, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten sustatzeko.
1. artikulua. – Xedea eta denbora-eremua.Ebazpen honen xedea da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazi asmorik gabeko emakumeen elkarte eta federazioei eta emakumeen fundazioei emango dizkien dirulaguntzak arautzea. Elkarte eta federazio horien helburu eta jarduera-eremu bakarra emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzen laguntzea da, 2024ko ekitaldian proiektuak egin ditzaten, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, hurrengo artikuluetan adierazitako [...]