Langabezian urtebete edo gutxiago daramaten 50 urteko edo gehiagoko langabeen laneratzea sustatzea, EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten bidez.
Deialdi honen ondorioetarako, urtebeterako edo gutxiagorako langabezian dagoen pertsona izango da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabezian eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoena, kontratua hasi aurreko egunean, eta egoera horretan egon dena, gehienez ere data horren aurreko 365 egunetan.
Laguntzak 2023ko azaroaren 16tik aurrera sinatu eta hasitako lan-kontratuei aplikatuko zaizkie, betiere deialdian ezarritako baldintza eta betekizunekin bat badatoz.