Deialdi honen helburua da langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak finantzatzera bideratutako 2022ko laguntzak arautzea. Batez ere, langabeei zuzenduta daude.

Deialdi honen ondorioetarako, hauek dira langile kualifikatuen eskari handiko sektoreak:

– Enpresa transitarioen eta aduana-enpresen sektore logistikoa.

– Programazioa eta garapen informatikoa.

– Sormen-, kultura- eta musika-industria oso espezializatua.

– Gorputz- eta kirol-jarduerak

– Arreta soziosanitarioa

Dirulaguntza jaso ahal izango dute prestakuntza-proiektuek, baldin eta prestakuntza-ekintza bat edo prestakuntza-ibilbide bat badira, parte-hartzaileen talde berari eman beharreko hainbat ekintzaz osatua, eta aipatutako  langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetako lanbide-gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-espezialitateei buruzkoak badira eta Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta badaude.

Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta ez dauden espezialitate berriak emateko, bertan alta emateko izapideak egin beharko dira. Dirulaguntza eskatzeko unean, eman nahi den prestakuntza-espezialitatea katalogoan sartuta egon beharko da, eta prestakuntza-erakundeak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du Prestakuntza Erakundeen Euskal Erregistroan inskribatzeko.

Laguntzaren PDFa