Reskilling- eta upskilling-ekintzak garatzeko eman beharreko laguntzak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore estrategikoetako lanbide-kualifikazioei, pertsonak zaintzeari eta despopulazio-arriskuan dauden eremuei lotutako biztanleria aktiboaren kualifikazio- eta birkualifikazio-prestakuntzarako, bai eta gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko laguntza emateko ere, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren – NextGenerationEU – esparruan.

Diruz lagundu daitekeen jarduera: Prestakuntza Plana:

a) Sektore eta eremu estrategikoetako prestakuntza-ekintzak (A.2 lerroa), 3.1 artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan deskribatutakoak, arreta berezia jarriz gaitasun eta enplegu berdeei buruzko prestakuntzan, ildo horretara bideratutako kredituaren % 50 gordetzen baita.

b) Pertsonen zaintzari buruzko prestakuntza-ekintzak. (B lerroa).

c) 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi diren pertsonei zuzendutako prestakuntza-ekintzak (C lerroa), arreta berezia jarriz gaitasun eta enplegu berdeei buruzko prestakuntzan, linea horretara bideratutako kredituaren % 50 gordetzen baita.

Laguntzaren PDFa