Lehenengoa. – Xedea.

Lehiaketa honen helburua da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak hautatzea, argitalpen digitalaren bidez horien berri emateko.

Bigarrena. – Lehentasunezko gaiak.

Ikerlanak argitaratzeko lehentasunezko gaiak hauek dira:

1. – Balioak aldatzea, batez ere haur eta gazteen arloan.

2. – Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloetan duten posizionamendua hobetzeko estrategiak: hezkuntza-, ikasketa- eta enpresa-arlokoak.

3. – Produkzio- eta ugalketa-eremuetan oreka handiagoa lortzen laguntzen duten erakunde sozioekonomikoetako aldaketak.

4. – Emakumeen aurkako indarkeriaren arreta eta prebentzioa.

Hirugarrena. – Helburuak.

Aurkezten diren ikerlanek honako helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

– Hobeto ezagutzea emakumeen eta gizonen egoera, baldintza eta posizio diferentziala, bai eta bizitzaren eremu guztietako genero-harremanak eta desberdintasunak sortzen dituzten kausak ere.

– Berdintasun-politiken jardunbide egoki bihur daitezkeen ikerketen emaitzak ezagutaraztea.

Laugarrena. – Hautaketa eta saria.

1. – Saria honetan datza: emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituzten egileen ekoizpen intelektuala ikusaraztea. Ikerketa hori banaka edo lankidetzan egiten da unitate akademiko beretik edo diziplinarteko beste unitate batzuetatik, gizartearentzat interesgarriak diren hainbat jakintza-arlo konbinatzen baitituzte. Saritutako lana Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak argitaratuko du, eta erakundearen ardura izango da bere webgunean argitaratzea.

2. – Sari bakarra emango da, eta gainerako lanak ordezko gisa geratuko dira edo ukatu egingo dira. Hautaketa Batzordearen iritziz lanak ez badira gutxieneko puntuaziora iristen, saria eman gabe geratuko da.

3. – Deialdi hau norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da. Ondorio horietarako, lehia-konkurrentzia izango da saria emateko prozedura, zeinaren bidez aurkezten diren hautagaitzak alderatzen baitira, oinarri arautzaileetan aldez aurretik ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta haien arteko harremana ezartzeko eta aipatutako irizpideak aplikatuta balorazio handiena lortzen duenari esleitzeko saria.

Laguntzaren PDFa