Deialdi honen xedea da urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 2. atalean araututako enplegu lagundurako jarduketetarako laguntzak ematea (168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin lotutako programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena), desgaitasunen bat izanik zailtasun handienak dituzten pertsonen lan-merkatu arrunteko kontratazioa sustatzeko eta enplegua mantentzeko.