Helburua:

Laguntza-programa honek oinarri teknologikoko ETEen eta/edo berritzaileen sorrera eta garapena bultzatzeko finantzaketa eskaintzen du, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, enplegua sortzen duen inbertsioa lagunduz eta enpresen hazkundea bultzatuz, ekonomia suspertzearen, enplegua berreskuratzearen eta kalitatea hobetzearen aldeko apustua eginez, hazkundearen bidea berreskuratzeko.

Erakunde onuradunak:

Erakunde onuraduntzat hartuko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Aurrekoekin lotutako erauzketa-, transformazio-, produkzio- eta zerbitzu teknikoen (produktu-prozesuei lotutakoak) industria-ezaugarriak betetzen dituzten eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailekotzat jotzen diren ETEak.
  • ETEek produkzio-zentro bat izan beharko dute, eta bertan kokatuko dira laguntza jaso dezaketen inbertsioak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan.

SPRI Erakundea

Diruz lagun daitekeen inbertsioa:

Laguntza hauek kalkulatzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsiotzat hartuko da enpresaren aktiboan sartzen diren aktibo finkoak eskuratzea, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  1. Kategoria hauetakoren bat izatea:
    • 203. – Jabetza industriala eta patenteak.
    • 206. – Aplikazio informatikoak.
    • 210. – Lurrak eta ondasun naturalak.
    • 211. – Eraikuntzak.
    • 212. – Instalazio teknikoak.
    • 213. – Makineria.
    • 214. – Tresneria.
    • 215. – Beste instalazio batzuk.
    • 217. – Informazioa prozesatzeko ekipoak.

«Lursailak eta ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» ataletan egindako inbertsioa, gehienez, diruz lagundu daitezkeen gainerako aktiboen zenbateko berekoa izango da. Gehieneko zenbateko hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da diruz lagundu daitekeen inbertsio gisa zenbatuko.

  1. Lehen aldiz erabiltzea edo martxan jartzea.
  2. Gutxienez hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboan gutxienez hiru urtez egotea.
  3. Finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak berariaz jasotzea erosteko aukera kontratuaren amaieran, bai eta hura gauzatzeko konpromisoa ere, bi alderdiek sinatuta, diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartzeko.
  4. Oro har, hirugarrenei lagata ez egotea, kontraprestazioarekin edo gabe.
  5. Oro har, enpresa eskatzaileak berak edo enpresa elkartuek edo lotuek fabrikatu ez dituztenak.
  6. Diruz lagundu daitezkeen aktibo ez-materialak enpresa onuradunaren establezimenduan bakarrik ustiatu beharko dira.

Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:

Laguntzak % 0ko interes-tasan itzuli ahal izango dira. diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35, gehienez.

Gehieneko mugak:

  • Sortutako enpleguagatik: 200.000 €.
  • Enplegua mantentzeagatik: 150.000 €.
  • Inola ere ezingo da 1.500.000 €-tik gorakoa izan.

Laguntza antolatzea: norgehiagoka.

Deialdiaren zenbatekoa: 28.000.000 €.

Laguntzen zenbatekoa:

Enpresa-kategoria Teknologiko berriztatzaileak
Txikia 35% 30%
Ertaina 30% 25%

Epeak:

Eskabideen hasiera-data: 2024/01/02
Eskabideen amaiera-data: 2024/03/21
Proiektuak gauzatzeko data: 2 urte, eskaera egiten denetik aurrera.