Helburua:

Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio-prozesua bizkortzea, enpresaren eraldaketa digitalerako eta negozio-eredurako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren eragileen kanpo-kontratazioa babestuz, enpresak erabakiak har ditzan.

Erakunde onuradunak:

Gipuzkoan kokatuta dauden eta dirulaguntzaren xede diren garapenak gure lurraldeko instalazioetan aplikatzen dituzten enpresak.

Erakundea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Proiektuen baldintzak eta ezaugarriak:

Lerro honek bi laguntza-eremu aurreikusten ditu, enpresen heldutasun digitalaren mailaren eta kalitatezko datuen eskuragarritasunari dagokionez dagoen fasearen arabera:

  • Digitalizazio-maila nahikoa duten enpresak, modu egituratuan biltegiratutako datuak dituztenak eta erabiltzeko eta ustiatzeko proiektu bat planteatzen dutenak.
  • Prozesuen nolabaiteko digitalizazio-maila duten eta beren sistemetatik datorren informazioa erabiltzeko aukera aztertu nahi duten enpresak.

Proiektuek enpresaz kanpoko adituen laguntza izan beharko dute, ahal dela oinarri teknologikoko enpresa berrien bidez.

Diruz lagundu daitezkeen gastu motak: azpikontratazioak eta inbertsioak (betiere proiektuaren kostu osoaren % 25 gainditzen ez badute).

Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:

Intentsitatea diruz lagun daitekeen kostuaren % 40 izango da erabilera- eta ustiapen-proiektuetarako, eta diruz lagun daitekeen kostuaren % 30 analisi-proiektuetarako.

ETEen kasuan, % 10 handituko da, eta OTEB bat kontratatuz gero, % 20 handituko da erabilera- eta ustiapen-proiektua bada, eta % 10, analisi-proiektua bada.

Gehieneko zenbatekoa: 40.000 €ezarpen-proiektuetarako edo 20.000 €analisi-proiektuetarako.

Laguntza antolatzea: norgehiagoka.

Deialdiaren zenbatekoa: 520.000 €2024an eta 340.000 €2025ean.

Epeak:

Eskaeren hasiera-data: 2024/05/03
Eskaeren amaiera-data: 01/07/2024
Proiektuak gauzatzeko data: 2025/09/10

BERANKORTASUN LEGE BERRIA:
Ordainketa-epeak bete behar dira berankortasunaren aurkako neurrien arabera (3/2004 Legea):

  • Proiektuen fakturak 30/60 egunetan ordaintzea.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 30/60 egunetik beherakoa izango da.