Prestakuntza eta Laneko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzea, ikas-ekinezko lanbide-heziketaren eredu bat garatuz, langabe gisa inskribatutako lanbide-heziketako ikasleei eta gazte langabeei zuzendua, haien lanbide-gaitasunak hobetzeko, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo hasierako lanbide-heziketako titulu bat eskuratuz, enpresan ordaindutako lan-jarduerarekin txandakatuta, eta enpresen beharrak langileek eskuratutako gaitasunetara egokitzen lagunduz.
2.000 €-ko prestazio ekonomikoa ematen duten enpresei laguntzea, lanaldi osoko urtebeteko prestakuntza dualeko ereduaren barruan ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bat egiteagatik. Iraupen edo lanaldi txikiagoen kasuan, dirulaguntza kontratuaren iraupenarekiko proportzionala izango da.