Helburua:
EIKTak barne-prozesuetan eta bezeroekiko, hornitzaileekiko eta enpresekiko harreman-prozesuetan txertatzen laguntzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Erakunde onuradunak:
Enpresa-jarduera egiten duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten pertsona fisiko eta juridikoak. Zentro horretan izan beharko du eragina aurkeztutako proiektuak, eta bertan egingo da diruz lagundu daitekeen jarduera.
SPRI Erakundea
Diruz lagun daitekeen inbertsioa:
Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira EIKTak ezartzeko edo EIKTak ebaluatzeko eta hautatzeko diagnosi-proiektuak:
ETEentzat eta enpresa handientzat:
1. Sentsorika, makineria monitorizatzeko plataformak, SCADA, serbitizazioa, produkzio-prozesuen automatizazioa, Bigdata eta blockchain.
2. Errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, eta ikusmen artifiziala.
3. Biki digitalak: industria-prozesu konplexuen simulazioa, gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuz.
4. Energia-eraginkortasuna eta deskarbonizazioa kudeatzeko tresnak.
5. Biltegia kudeatzeko sistemak.
6. Merkataritza elektronikoko sistemak: erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak. Merkataritza elektronikoko sistema horiek erakunde onuradunaren informazio-sistemekin integratuta egon beharko dute (Administrazioa, ERP – Enterprise Resourse Planning-). Halaber, enpresa merkataritza-plataformetan sartzeko aholkularitza-proiektuei lagunduko zaie.
7. Instalazioko ekoizpena hobetu edo automatizatuko duten EIKTak txertatzeko proiektuak, egoeraren azterketa eta erabakiak hartzea erraztuko dutenak, aurreko paragrafoetan jaso ez direnak.
8. Business Intelligence txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturriekin integratzeko beharrezko lanak egitea.
9. «Datuak epe luzera gordetzeko zerbitzuak» ezartzea, eIDAS2 (electronic IDentification, Authentication and trust Services) Europako erregelamenduaren TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.
ETEentzat bakarrik:
1. ERPs motako enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, SCM hornidura-katearen kudeaketa logistikoa (Supply Chain Management), mantentze prebentiboa, mantentze-laguntza teknikoa kudeatzeko sistemak (SAT), administrazio- eta kudeaketa-prozesuen automatizazioa.
2. Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM edo DMF motako aplikazioak ezartzea).
3. CRM Customer Relationship Management proiektuak ezartzea erakunde onuradunean.
* Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuak proiektuaren aurrekontu global onartuaren % 50 izango dira gutxienez.
Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:
Gastu hautagarriei buruzko dirulaguntza (aholkularitza, ingeniaritza, hardwarea eta softwarea):
- Mikro eta enpresa txikia: % 50
- Enpresa ertaina: % 35
- Enpresa handia: % 25
* BIKAIN ziurtagiria, Berdintasun Plana (50 pertsona baino gutxiagoko enpresetan bakarrik) edo euskarazko softwarea inplementatzen duten enpresek % 5eko dirulaguntza gehigarria jasoko dute.
Gehieneko mugak:
- Hardwarea eta softwarea: 11.500 €.
- Aholkularitza-gastuak: 23.000 €.
Urteko gehieneko dirulaguntza 23.000 €-koa da proiektu bakoitzeko.
Laguntzaren artikulazioa: Ondoz ondoko konkurrentzia.
Deialdiaren zenbatekoa: 6.100.000 €.
Epeak:
Eskabideen hasiera-data: | 2024/03/06 |
Eskabideen amaiera-data: | 2024/11/04 |
Proiektuak gauzatzeko data: | 12 hilabete, eskabidea aurkezten denetik aurrera. |
BERANKORTASUN LEGE BERRIA:
Ordainketa-epeak bete behar dira berankortasunaren aurkako neurrien arabera (3/2004 Legea):
- Proiektuen fakturak 30/60 egunetan ordaintzea.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 30/60 egunetik beherakoa izango da.