Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babestea da enpresentzako laguntzen deialdi honen helburua.
Erakunde onuradunak:
Erakunde onuraduntzat hartuko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
- Izaera pribatuko pertsona fisikoa edo juridikoa, jarduera industrialetan, merkataritzakoetan edo zerbitzuak ematekoetan diharduena, irabazi-asmoekin edo gabe, bai eta interes orokorrak eta erkideak ordezkatzen dituzten elkarteak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresa-taldeetako enpresak.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
Diruz lagun daitekeen inbertsioa:
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak emango dira, honako lerro hauetan:
-
- Batasunaren araurik ezean, ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik harago joatea edo ingurumenaren babes-maila handitzea ahalbidetzen duten inbertsioetarako laguntzak.
- Batasunaren etorkizuneko arauetara aldez aurretik egokitzeko laguntzak.
- Ingurumen-azterketetarako laguntzak.
- Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsiorako laguntzak, honako baldintza metagarri hauek betetzen badira:
- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murriztera bideratzen da.
- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatuak edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago errespetatuz tratatuko lirateke.
- Laguntzek ez dituzte zeharka askatuko kutsaduraren erantzuleak Batasuneko legeriaren arabera haiek jasan behar duten karga batetik edo enpresa-kostu normaltzat hartu behar den karga batetik.
- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea, material horien bilketa handitu gabe.
- Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.
- Onuradunaren hondakinak kudeatzeko laguntzak a) lerroan jasotako laguntzei aplikatu beharreko irizpide orokorretan oinarrituta ebaluatuko dira.
- Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, baldin eta ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea edo ezin bada legez hartu birgaitzea finantzatzeko arduraduntzat, «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.
- ETEentzako laguntzak, ingurumenaren arloko aholkularitza-zerbitzuetarako.
Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:
Gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eta gutxienez 3.000 euroko dirulaguntza lortzen duten proiektuak bakarrik lagunduko dira diruz.
Laguntza artikulatzea
Prozedura arrunta: norgehiagoka
Prozedura erraztua: lehiarik gabeko norgehiagoka.
Deialdiaren zenbatekoa (5.000.000 €)
Prozedura arrunta: 3.050.000 €
Prozedura erraztua: 1.950.000 €
Epeak:
Eskabideen hasiera-data: | 2023/12/29 |
Eskabideen amaiera-data: | 2024/01/29 |
Proiektuak gauzatzeko data: | 2023/12/29 – 2026/06/29 |