LAN-TALDEA
LAN-TALDEA
Nik zuk egin ez duzuna egiten dut eta zuk, nik egin ezin dudana.
Elkarrekin gauza handiak egin ditzakegu.
Marketinean eta Merkataritza Kudeaketan lizentziaduna naiz, eta coaching-a zein aholkularitza biziki interesatzen zaizkit.
20 urte baino gehiagoko esperientzia daukat berrikuntza-proiektuetan.
Teknologiarekiko interesa txikitatik datorkit —GAME BOY, Mazinger Z, Walkman eta ZX Spectrum garaietakoa naiz— eta oraindik ere gustuko dut.
Kirola maite dut, 25 urte baino gehiago daramatzat karatean, eta gainera irakurtzea, zinema eta bidaiatzea gustatzen zaizkit.
“Bizitza osoa da zure maisua eta etengabeko ikaskuntza prozesuan zaude.” – Bruce Lee
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua naiz. Egunero zerbait berria ikasten dut eta kudeatzen dudan proiektu bakoitza mundu bat da; beraz, ez daukat aspertzeko tarterik.
Neska sutsua, arduratsua eta ikasitakoa praktikan jartzeko gogo handikoa naiz.
Lanetik kanpo, gustuko dut liburu bat irakurtzen lasai egotea edo koadro bat margotzea. Baita argazki kamera hartu eta mendira joatea, billarrean jolastea… eta denbora hegan joatea.
“Hasiera da ibilbidearen zatirik garrantzitsuena.” – Platon
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua naiz. IDiTEKen egin nituen praktikak, eta ordutik bertan lan egiten dut.
Ikasteko eta garatzeko motibazioari esker, taldearen parte aktibo bihurtu naiz. Prestutasun handiz lan egiten dut, ekimena eta inplikazioa oinarri hartuta, proiektu bakoitzean emaitzarik onena lortzeko.
Pertsona oso irekia eta soziala naiz, eta nire denbora librea bidaiatzeko eta mundua ezagutzeko aprobetxatzen dut.
“Zientzia eta eguneroko bizitza ezin dira banandu.” – Rosalind Franklin
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua naiz, prestakuntza dualarekin, ikasketak eta praktikak uztartuz lau urteetan. Amaitu eta gutxira, IDiTEKekin topo egiteko zortea izan nuen, eta hazten eta prestatzen jarraitzeko aukera eman zidaten.
Pertsona bitxia, behatzailea eta arduratsua naizela uste dut. Asko gustatzen zaizkit erronkak eta esperientzia berriak bizitzea, pertsonalki eta profesionalki garatzen lagunduko didatenak.
Niretzat garrantzitsua da bidaiatzea eta kultura ezberdinak ezagutzea beste errealitate batzuk ezagutzeko, zinema beste pentsamolde batzuetan murgiltzeko, eta musika emozio ezberdinak ulertzeko.
Gainera, izugarri gustatzen zaizkit mahai-jokoak eta nire jendearekin denbora pasatzea.
“Goseak dagoen gizon bati arraina ematen badiozu, egun batez elikatzen duzu. Arrantzan irakasten badiozu, bizitza osoa emango diozu.” – Lao Tsé
Industria Ingeniaritza Teknikoan diplomatua naiz. IDiTEKen lanean, jarrera positiboa duen talde batez inguratuta ikasten eta gozatzen dut. Pribilegio handia da arduraz, erabakitasunez, grinaz nahiz gogoz beteriko pertsonak gure bezeroei laguntzeko prest egotea eta, ondorioz, proiektuen bilakaera liluragarria ikustea.
Irakurtzea, zinema, musika zein dantza gustatzen zaizkit eta baita nire inguruko pertsonak zoriontsu ikustea, zoriontasuna gauzen talde hautatuaren parte baita, eta balioa galtzen dute maite dituzun pertsonekin partekatzen ez badira.
«Bizitzan zehar ilusio handiz eta lanean, egiten duzun horretan eta egin nahi duzun horretan jarraitutasunez ibiltzea» – Manuel Alejandro
Programatzailea naiz, aplikazio anitzeko goi-mailako teknikaria.
Bezeroentzat soluzio digital pertsonalizatuak garatzen ditut: euren proiektuak sortu, garatu eta mantentzea da nire eginkizuna, betiere segurtasun eta berme egokiekin. Xakea eta logika-jokoak gustatzen zaizkit, baita bideojoko zahar eta berriak ere. Zinema artea ere gustuko dut, eta Donostiako zenbait jaialditan epaimahaikide izan naiz.
“Guztia ahal den gehien sinplifikatu behar da, baina ez gehiago.” – Albert Einstein
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria naiz.Ikasketak amaitu ondoren eta ikasten jarraitzeko asmoz, IDiTEKen murgildu nintzen. Hazteko eta garatzeko ilusioz nago, eta beti saiatzen naiz %100 ematen egiten dudan guztian.
Euskal kultura asko gustatzen zait; 10 urtetik gora arraunean aritu naiz eta gaur egun trikitixa jotzen jarraitzen dut.
Oso pertsona jatorra eta irekia naiz, irakurtzea gustatzen zait eta lagunekin planak egitea maite dut.
“Indarra ez dator gaitasun fisikotik. Borondate geldiezin batetik dator.” – Mahatma Gandhi
Administrazio eta Finantzetako teknikaria naiz. Lan-esperientzia ezberdinen ondoren, ikasten eta gaitasunak garatzen jarraitzen dut.
IDiTEKen eskutik aukera daukat nire ibilbidea sendotzeko eta eguneroko erronkei aurre egiteko.
Uste dut inplikazioa, jarrera eta iraunkortasuna direla emaitza bikainak lortzeko gakoak.
Pertsonalki, bizikletaz mendira joatea eta izotz gaineko patinajea dira nire zaletasunak. Bidaiatzea nire pasio handienetako bat da, eta lagunekin eta senideekin egotea funtsezkoa da niretzat.
“Pentsatu heldu baten moduan, bizi gazte baten moduan, aholku eman zahar baten moduan eta inoiz ez utzi haur baten moduan amesten.” – Anonimoa
Administrazio eta Finantzetan graduatua naiz eta kirola orokorrean asko gustatzen zait. Realeko bazkidea naiz jaiotzez.
Praktikak IDiTEKen egin nituen, eta amaitutakoan, lanean jarraitzeko aukera izan nuen.
Etapa berri honetan ikasteko eta ahal dudan guztia emateko gogoz nago.
Denbora librean futbol entrenatzaile aritzen naiz eta areto futbolean jolasten dut.
Bidaiatzea eta bat-bateko planak egitea gustatzen zaion umore handiko pertsonatzat dut nire burua.
“Arrakasta ez da zoriaren ondorio. Lan gogorra, iraunkortasuna, ikaskuntza, sakrifizioa eta, batez ere, egiten ari zaren edo ikasten ari zaren horrekiko maitasuna dira oinarriak.” – Pelé
Mondragon Unibertsitatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikaslea naiz (DUAL), eta IDiTEKen ari naiz praktikak egiten.
Kontsultoria sektorean hasi naiz ilusio handiz, erronka eta ikasketa berriekin, eta lan-munduan gaitasunak garatzeko asmoz.
Pertsona alaia, langilea eta arduratsua naiz. Denbora librean saskibaloiko entrenatzaile eta jokalari naiz. Euskal dantzan ere parte hartzen dut, eta gustuko dut lagunekin eta senideekin plan desberdinak egitea.
“Esan eta ahaztuko dut, erakutsi eta gogoratuko dut, parte hartu eta ikasiko dut.” – Benjamin Franklin