2023. urterako, Proiektu Bereziak finantzatzeko laguntzak arautzea, langileei zuzendutako gizarteratzeko eta laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko jarduera integral gisa.
Proiektu bereziak erakunde publiko edo pribatu batek edo batzuek bultzatzen dituztenak dira, eta prestakuntzako, orientazioko eta enpleguko esku-hartze mota desberdinak koordinatzen dituzte, edo proiektu berritzaileak eta/edo esperimentaziokoak, aurrekoaz gain beste jarduera mota batzuk ere sar ditzaketenak. Proiektu guztien helburua da parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak bultzatzea eta/edo indartzea.