30 urte edo gehiago dituzten pertsonen laneratzea sustatzea, eta EAEko lantokietan kontratatzea diruz laguntzen duen laguntza-programa baten esparruan. Horretarako, gutxienez 6 hilabeteko kontratu mugagabeak edo aldi baterakoak formalizatuko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten direnak eta deialdian ezarritako betekizun eta baldintzetara egokitzen direnak.
Deialdi honen ondorioetarako, iraupen luzeko langabetzat hartuko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan langabezian, altan eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dagoena kontratua hasi aurreko egunean, eta egoera horretan gutxienez 360 egunez egon dena data horren aurreko azken 540 egunetan.