Helburua:

Nazioartekotze-prozesuetan hasi berri diren enpresei kanpoko merkatuetan duten presentzia handitzen laguntzea eta beren nazioartekotze-prozesuetan garapen iraunkorra sustatzea.

Erakunde onuradunak:

Nortasun juridiko propioa duten ETEak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta daudenak edo ekoizpen-instalazioak dituztenak, baldin eta esportazio-jarduerak ez badu gainditzen 2023an fakturazio osoaren % 50, eta nazioarteko estrategia hasi edo sendotu nahi badute.

SPRI Erakundea

Diruz lagun daitekeen inbertsioa:

Laguntza jaso ahal izango dute 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako ekintzak.

ZABALDU programaren eskaera bakoitzak helburuko herrialdeetan jardun ahal izateko ekintza hauen bi mota gutxienez egitea babesten du:

  • Nazioartekotze-estrategia egiteko kanpo-aholkularitza kontratatzea.
  • Helmugako herrialdean patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak eta tasak ordaintzea.
  • Helmugako herrialdean eskatzen diren homologazio-gastuak, bai eta kanpoko bezero handien aurreko ziurtagiriak ere.
  • Nazioarteko azoketan erakusketari gisa parte hartzea.
  • Kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea bisitari gisa.
  • Merkatuak aztertzeko edo balizko bezeroekin harremanetan jartzeko prospekzio-bidaiak.
  • Alderantzizko misioak, bezero izan daitezkeen enpresentzako gonbidapenak.
  • Katalogoak edo kartelak egitea, web-orriak garatzea eta nazioarteko merkatura egokitzea.
  • Hedabide sektorialetan edo digitaletan publizitate-tarteak kontratatzea, produktua/zerbitzua merkaturatzeko.
  • Produktuen aurkezpenak eta aldi baterako erakusketak helmugako herrialdeko merkataritza-espazioetako corner-etan.
  • Harreman publikoetako edo komunikazioko agentziak kontratatzea nazioarteko merkaturatzerako.
  • Tradukzioak
  • Kanpoko aholkularitza kontratatzea enpresak xede-herrialdean duen eragina aztertuko duten jasangarritasun-txostenak egiteko.
  • Kanpoko ezarpen komertzial eta/edo produktiboei lotutako gastuak.
  • Kanpoan dauden pertsonak hautatzeko prozesuari lotutako gastuak.
  • Merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren sustapen-jarduerak edo ikerketak eta azterlanak

Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:

Laguntzak onartutako gastuaren % 50era iritsi ahal izango dira, gehienez ere 45.000 euro enpresa bakoitzeko (eskaera bat egin ahal izango da gehienez).

  • 50 eta 59 puntu bitarteko balorazioa lortzen duten eskabideek onartutako aurrekontuaren % 25eko laguntza lortuko dute.
  • 60 eta 79 puntu bitarteko balorazioa lortzen duten eskaerek onartutako aurrekontuaren % 35eko laguntza lortuko dute.
  • 80 eta 100 puntu bitarteko balorazioa lortzen duten eskaerek onartutako aurrekontuaren % 50eko laguntza lortuko dute.

* Programako puntuazio-irizpideetan gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten eskabideak ezetsi egingo dira.

Laguntza antolatzea: norgehiagoka.

Deialdiaren zenbatekoa: 3.000.000 €.

Epeak:

Eskabideen hasiera-data: 2024/05/28
Eskabideen amaiera-data: 2024/07/15
Proiektuak gauzatzeko data: 2024/01/01 – 2024/12/31

BERANKORTASUN LEGE BERRIA:
Ordainketa-epeak bete behar dira berankortasunaren aurkako neurrien arabera (3/2004 Legea):

  • Proiektuen fakturak 30/60 egunetan ordaintzea.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 30/60 egunetik beherakoa izango da.