Helburua:
Ezkerraldean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan, lehiakortasuna hobetzea eta garapen ekonomikoa ekarriko duten inbertsio produktiboak egitea, ekoizpen-ahalmena sortzeko eta/edo handitzeko.
Erakunde onuradunak:
Erakunde onuradunek udalerri hauetakoren batean kokatuta egon behar dute:
- Ezkerralde Zabalduan inbertsioak egiten dituzten enpresa handiak eta ETEak: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Güeñes, Valle de Carranza, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios-Turtzioz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena.
- ETEen inbertsioak EAEko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan badaude:
- Araba: Dulantzi, Artziniega, Asparrena, Bastida, Lagran, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Legutio, Laudio, Oion, Agurain, Gaubea, Gasteiz eta Zanbrana.
- Bizkaia: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Ondarroa, Orduña, Sukarrieta, Ubide, Zalla y Zaratamo.
- Gipuzkoa: Hernialde, Ikaztegieta, Irun y Soraluze-Placencia de las Armas.
Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
Diruz lagun daitekeen inbertsioa:
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak honako hauek izango dira:
- Inbertsio-proiektuak, betiere enplegua mantendu eta/edo sortzearekin batera badoaz.
- Diruz lagundu daitekeen kontzeptua: Enpresaren aktiboan sartzen diren aktibo finko berrietako inbertsioak.
- 203 Jabetza industriala eta patenteak.
- 206 Aplikazio informatikoak.
- 210 Lurrak eta ondasun naturalak.
- 211 Eraikuntzak.
- 212 Instalazio teknikoak.
- 213 Makineria.
- 214 Tresneria.
- 215 Beste instalazio batzuk.
- 217 Informazioa prozesatzeko ekipoak.
Bete beharreko baldintzak:
- Gutxieneko inbertsioa: 200.000 €ETEen kasuan, 1.500.000 €enpresa handien kasuan, gutxieneko inbertsio horretara iritsi ezean, enplegu-sorrera betetzea eskatzen da (25 enplegu garbi enpresa handien kasuan eta 5 ETEen kasuan).
- Enpresaren baliabide propioek inbertsioaren zenbatekoaren % 25era iritsi beharko dute gutxienez.
Laguntzaren intentsitatea eta maximoak:
Dirulaguntza itzuli beharrik gabekoa da, gehienez 3.000.000 eurokoa enpresa bakoitzeko.
Laguntzaren intentsitatea enpresaren tamainaren arabera zehaztuko da:
- ETEentzat diruz lagundu daitezkeen inbertsioen % 15.
- Enpresa handietarako diruz lagundu daitezkeen inbertsioen % 10.
Enpresa txiki eta ertainek Ezkerralde Zabalduan kokatutako udalerrietan egiten badituzte inbertsioak, laguntzaren intentsitatea % 5 handituko da.
Laguntzaren artikulazioa: Ondoz ondoko konkurrentzia.
Deialdiaren zenbatekoa: 20.000.000 €.
Epeak:
Eskabideen hasiera-data: | 2024/04/10 |
Eskabideen amaiera-data: | 2024/06/28an, 12:00etan |
Proiektuak gauzatzeko data: | Eskabidetik edo aurre-eskaeratik 2025/12/31ra arte |
BERANKORTASUN LEGE BERRIA:
Ordainketa-epeak bete behar dira berankortasunaren aurkako neurrien arabera (3/2004 Legea):
- Proiektuen fakturak 30/60 egunetan ordaintzea.
- 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea 30/60 egunetik beherakoa izango da.